XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beharbada odol-isurketa bat ere galazo ahal izango neuke.
- Odola dinozu? Zer dala eta hain sarri isuri? Gerran zagoze ala? Bazagoze, noren aurka? Zergaitik?
Harriturik geratu jatan begira, nire ezjakintasunak harritua itxuraz.
- Ez dakizu ala... ? Urte mordoa daroe Ahaide Nagusien leinukoak alkarren artean borrokan, gorrotoa eta hondamena gure lurraldean zabaltzen.
- Batzuk Gaztelako erregearen alde dagoz, beste batzuk Nafarroakoaren alde; batzuk, gaur lagun bihar arerio...
- Ez da errez ulertzen, baina gatazkea ez da eteten, ez horixe.
- Bitartean, herri xeheak nozitzen dauz galerak... eta gosea; hau, berez handi samarra, handiagotuz doa.
- Harritzen nau, ostera, zelan ez dakizun...
-Ea ulertzen duzun... -ez zan nire asmoa, baina azalpen bat emotea beharrezko iruditu jatan, nire berbak ulertzeko gai izango ete zan zalantzea neukan-. Ez dakit zelan